Albisteak

San Lorenzo de Brindis HLHI ikastetxeko (Villafranca del Bierzo) 8-10 urte bitarteko eskolaumeek LIFE BACCATA proiektuaren inguruko hezkuntza ekintza bat jaso zuten, ingurumen heziketako jardun modura, joan den azaroaren 22an.

Palentziako mendietan hagin multzoen irudikapen garrantzitsua da ikusgai, Fuentes Carrionas eta Fuente Cobre-Montaña Palentina Natura Parkearen eta izen bereko Kontserbazio Bereziko Eremuaren (KBE) barnean. Parkeak pagoaren eta haritz kandugabearen baso masa handiak hartzen ditu ipurudi barrubigunekin batera, kota garai eta biluzienetako harkaiztietan.
“Ongietorriak LIFE BACCATARA” erakusketak “Babia y Lunako Parkeko Etxean", Riolago  de Babian, Babia y Lunako Natura Parkean, duen egonaldia abenduaren 31ra bitartean luzatu da. Parkeko etxearen ordutegia ostiral, larunbat eta igandetakoa da, 11,00-14,00 bitartean eta 16,00-19,00 bitartean.

LIFE BACCATA proiektuko lantaldeak otsailaren 12-14 bitartean LIFE TAXUS proiektua garatzen den gune ezberdinak bisitatuko ditu (bi proiektuek hagina dute ardatz) Katalunian, proiektu bakoitzak gauzatzen duen lanari buruzko esperientziak trukatzeko xedez.

LIFE BACCATA proiektuak dibulgaziozko lanarekin jarraitzen du orain, eta Ondare Naturalaren Fundazioarekin, Gaztela eta Leongo Juntarekin eta Parke Nazionalarekin berarekin lankidetzan Europako Mendietako Parke Nazionalera mugitzen den erakusket
Ceseforrek, Life Baccata proiektuaren testuinguruan eta Gaztela eta Leongo Juntarekin elkarlanean, Leongo probintzian hagin kantabriarren kontserbazio-egoera hobetzeko zenbait esku-hartze burutu ditu.

Joan den urriaren 1ean LIFE BACCATA proiektuko C3 Ekintzaren lanak hasi ziren Galizian. Lan horietan baso landaketa bat burutu zen 9580* habitatean ohikoak ziren espezieekin. Landaketa horren helburua haren azalera areagotzea da eta, horren ondorioz, bere kontserbazio-egoera hobetu ahal izatea.
Apirileko lehendabiziko egunetan bi arboreto sortzeko lanei ekin zitzaien interes bereziko eta turismo aldetik jendetsuak diren lekuetan landatzeak eginez. Gainera, aldez aurretik zeuden arboretoak hobetu eta egokitzeko lanak burutu ziren.
Palentziako probintzian lekutzen den “Fuentes Carrionas eta Fuente Cobre Montaña Palentina” izeneko Kontserbazio Bereziko Eremuko (KBE) haginak hobetu eta kontserbatzeko lanak berriz abiatu dira Covid-19 gaixotasunaren ondoriozko osasun alarma-egoeraren eraginez haiek aldi baterako bertan behera geratu ostean. Ekaineko azken egunetan esku-hartze horiek amaituko dira.
Eguraldiak uzten dituen tarteak aprobetxatuz, erritmo onean doaz aurrera, Pagoetan, haginaren eta bere espezie laguntzaileen presentzia aregotzeko lanak.

Gipuzkoako enklabe honek duen garaiera baxuak eta kostaldetik hurbil egoteak posible egiten dute udazkenaren amaieran ere mendian lanean aritzea.

Orriak