Proiektuari buruzko erakusketa Gipuzkoan zehar dabil. 2020ko martxotik irailera Pagoetako parketxean egon zen. Murrizketak izan arren, 3.000 pertsonak bisitatu zuten tarte horretan. Ondoren, Lizarrustin jarri zen ikusgai, Aralarreko parketxean. Bertan 2.000 pertsonatik gora izan ziren, otsailera arte. Orain Abaltzisketako udaletxean dago.