LIFE BACCATA proiektuaren batzordearen eta koordinaziorako taldearen bilkura

Joan den ekainaren 29an proiektuko batzordearen lehendabiziko bilkura eta koordinaziorako taldearen hirugarren bilkura egin ziren, NEEMO enpresako jarraipenerako kanpoko taldearen urteko bisitaren eta proiektua abiarazteko seminarioaren aitzakian, Leongo Suaren Kontrako Defentsarako Zentroan (CDF).

Bilkura horietan lantaldeen osaerari eta laginketa genetikoaren aurrerapenari buruzko informazioa eman zen, eta diagnosi eta identifikaziorako lanen nahiz proiektua behar bezala gauzatzeko funtsezko beste alderdi batzuen jarraipena burutu zen.

Berritasun modura, TRAGSA taldea proiektuko onuradun bazkidetu berria izatera pasa da.