Pagoetan (Euskadi) lanean jarraitzen dute

Eguraldiak uzten dituen tarteak aprobetxatuz, erritmo onean doaz aurrera, Pagoetan, haginaren eta bere espezie laguntzaileen presentzia aregotzeko lanak.

Gipuzkoako enklabe honek duen garaiera baxuak eta kostaldetik hurbil egoteak posible egiten dute udazkenaren amaieran ere mendian lanean aritzea.

LIFE BACCATA une honetan egiten ari den lan nagusiak dira, batetik, “matriarkak” (hagin eme hazi ekoizleak) argitan jartzea, eta, bestetik, zuhaiztiak argitzea, hagina eta beste fruitu ekoizle batzuk, hala nola gorostia, elorri zuria, otsalizarra eta erratza, birsortzeko.

Pagoetako hagin zuhaiztiak indartsu daude, segur aski enklabearen klima berezitasunei esker, eta nahiko azkar ikus daiteke birsortzea nola ari den gehitzen, eta matriarkek argitan jartzean nola erantzuten duten.