Villafranca del Bierzoko San Lorenzo de Brindis HLHI ikastetxeak harrera egin dio LIFE BACCATA proiektuari

San Lorenzo de Brindis HLHI ikastetxeko (Villafranca del Bierzo) 8-10 urte bitarteko eskolaumeek LIFE BACCATA proiektuaren inguruko hezkuntza ekintza bat jaso zuten, ingurumen heziketako jardun modura, joan den azaroaren 22an.

Jardueran, orotara, 29 haur eta bi irakaslek parte hartu zuten eta gure biodibertsitaterako haginak duen garrantzia eta balioa zer-nolakoa den jakin ahal izan zuten. Horrez gain, LIFE BACCATA proiektua eta Natura Sarea 2000 ezagutu ahal izan zuten bideo baten bidez. Ondoren, eztabaida txiki bat antolatu zen.

Gainera, jarduera didaktiko ezberdinak burutu ziren, esate baterako, haginarekin batera bizi diren landare eta animalia espezieen inguruan memoria-jolas bat egin eta horien izenak asmatzen aritu ziren.