Santa Maria de Arbaseko HLHI institutuko haurrek LIFE BACCATA proiektua ezagutu dute

Joan den urriaren 18an Leongo Santa MarIa de Arbas HLHI institutuaren txanda heldu zen, LIFE BACCATA proiektuko ingurumen heziketako jarduerak hartzekoa.

Jarduera horietan, 4-12 urte bitarteko eskolaumeek hagina eta hagin multzoak ezagutu ahal izan zituzten eta horien kontserbazioak duen garrantziaz jabetu ahal izan ziren, LIFE BACCATA proiektura eta Natura Sarea 2000 ekimenera gerturatzeko aukera izateaz gainera.

Jardueraren oinarria irakasle eta eskolaumeei jardueraren aurkezpena egitea izan zen, haurrekin egindako jolas ezberdinen bidez (feltroan egindako haginaren puzzle bat, haginaren habitata partekatzen duten animalia eta landare espezieekin egiteko bikote erako jolas bat) aipatu espezieak kontserbatu eta berrezartzeko mezua indartuz. Gainera, haginek dituzten mehatxuen eta horiek kontserbatzeko modu ezberdinen inguruko mural bat osatu zuten.