Ongi etorri! Hau da LIFE BACCATA proiektua: Kantauriar Mendilerroko hagin basoak zaintzen eta leheneratzen

LIFE BACCATA proiektua hagina dagoen habitataren zaintzan eta leheneratzean datza, egun aipatu habitata arriskuan eta erregresioan baitago Kantauriar Mendilerroko Natura 2000 Sarea barne hartzen den lekuetan, hots, Galizian, Gaztela eta Leonen eta Euskadin.

Haginen habitata, Europako beste herrialde batzuetan ere badago, Portugalen, Frantzian, Italian eta Grezian kasu. Europar Batasuneko Habitaten Zuzentaraua kontuan hartuz gero, kontserbazio-maila kaltegarria da, ez da behar dena Espainiako eskualde atlantikoan; Mediterraneo aldekoetan, berriz, kaltegarria dela eta txarra gainera balioesten da.

LIFE BACCATA proiektuan zehar, Kantauriar Mendilerroaren zati handi batean jardungo da; hala ere, egiten diren azterketek eta lortzen diren emaitzek nazioartean izango dute eragina, horrelako habitata duten lurraldeak baitaude Portugalen, Frantzian, Italian eta Grezian, era berean arriskuan.

Hauek izango dira lanerako ildoak:

Ezagutzea, Taxus baccata espeziea eta bertako habitata hobeto ezagutuz. Horretarako, egungo egoeraren analisia egingo da eta biziraupena arriskuan jartzen duten mehatxuak zeintzuk diren identifikatuko dira. Ezagutza teknikoa sortu nahi da, aplikatua eta erreferentziazkoa, gerora, kontserbazio-ekintza egokiak diseinatu ahal izateko eta beste eremu batzuetan ere erabili ahal izateko Europar Batasunean.

Kontserbatzea, habitata babestuz eta zabalduz. Horretarako, baso-tratamendu jakin batzuk aplikatuko dira, habitata arriskuan jartzen duten espezie exotikoak kanporatu, habitateko berariazko landareak hazi eta hagin basoen etorkizuna bermatuko duten kontrol eta kontserbazio genetikorako neurriak aplikatu.

Zabaltzea, gizarteari espezie berezi hau eta bertako habitata berreskuratzeak eta modu natural eta iraunkorrean zaintzeak zer nolako garrantzia duen azalduz eta horren inguruan sentsibilizatuz, horrek guztiak bertakoei ekar dakizkieken onura sozioekonomikoei buruz informatuz.

Haginak arriskuan daude, eta mehatxu horiek zuzenean eragiten dute bertako biodibertsitatean; horregatik ekin behar da lehenbailehen, etorkizuna bermatze aldera.

Urteetan zehar joan dira sortzen arrisku eta mehatxu horiek: suteak, zuhaitz-mozketak, azpiegituren eraikuntza, espazio naturalen zatikatzea eta horien arteko harreman falta edo klima-aldaketaren ondorioak. Faktore horietako bakoitzak edo guztiek batera arriskuan jarri dute espeziearen biziraupena, habitata eta bertako biodibertsitatea, eta horregatik, ekin eta modu jasangarrian etorkizuna bermatu behar da.

LIFE BACATTA proiektuak basoak babesteko eta kudeatzeko neurriak aplikatuko ditu haginaren eta hagin basoen zaintza eta leheneratzea hobetzen laguntze aldera. Horretarako, espezieak modu naturalean birsortzea sustatuko da, baita haginak bizi diren fauna eta flora ere, eta hala biodibertsitatea galtzea ekingo da.

LIFE BACCATA proiektuan parte hartuko dute Santiago de Compostelako, Gaztela eta leongo Juntak, Cesefor-ek eta Hazi-k, Landa eta Itsasertzen sustapenerako Eusko Jaurlaritza Korporazioak