LIFE BACCATA proiektuaren koordinazio-taldearen bigarren bilera egin da

LIFE BACCATA proiektuak (LIFE15 NAT/ES/000790) bere koordinazio-taldearen bigarren bilera egin zuen pasa den asteazkenean, hots, 2017ko otsailaren 17an Leongo Defensa contra el Fuego izeneko zentroan. Bilera honetan, proiektua aurrera emateari buruzko hainbat aspektu landu ziren eta 2017an egingo ziren hainbat lan koordinatu.

Proiektuaren onuradun koordinatzailea IBADER izan zen, USCko Lugoko campusekoa, eta 3 onuradun kide izan ditu: CESEFOR fundazioa, Gaztela eta Leongo Junta eta HAZI Fundazioa. Lan guzti honetarako 1.925.104 €-ko aurrekontua dago guztira. Aurrekontu horren %75a Europar Batasunak finantzatu du (1.441.649 €), gauzatzeko eta abian hartzeko lehentasunezko direla ulertzen diren LIFE proiektuetarako eman daitekeen gehiengoa.

LIFE BACCATA proiektuaren helburu nagusia “Taxus baccata-ren mediterranear basoen” lehentasunezko 9580* habitataren kontserbazioa hobetzea da Kantauriar Mendilerroko Natura 2000 Sarean barne hartzen diren 15 eremu babestuetan, mota honetako basoen azalera areagotuz, egitura eta funtzionaltasuna hobetuz eta, ondorioz, geroko aukerak zabalduz. Lortzen diren emaitzak zabaltzeko eta transmititzeko hainbat neurri ere barne hartzen dira proiektuan, baita oro har jendearentzako informazio- eta sentsibilizazio-programa bat ere 9580* habitatak duen garrantziari, bertako biodibertsitatearen baloreei eta proiektuetan lantzen diren ekosistemek eskaintzen dituzten zerbitzuei buruz.