LIFE BACCATA proiektuaren azken txanpa

Joan den martxoaren 24an LIFE BACCATA proiektuaren koordinaziorako taldearen bederatzigarren bilkura egin zen. Proiektuaren amaiera gero eta gertuago dago eta Compostelako Santiagoko Unibertsitateko, Hazi Fundazioko, Cesefor Fundazioko eta Gaztela eta Leongo Juntako kideek kontserbazio, jarraipen, sentsibilizazio eta emaitzen hedapenerako ekintza guztiak errepasatu zituzten.

Kontserbaziorako ekintzak arrakastaz bukatu dira eta datozen hiletan jarraipenerako ekintzak amaituko dira.  Laster dagoeneko prestatzen ari diren jardunaldi teknikoen eta azken seminarioen inguruko informazioa helaraziko dugu.