Hagin landarearen ekoizpenari buruzko LIFE BACCATA proiektuko networking seminarioa

Joan den maiatzaren 20an haginaren ekoizpenari buruzko LIFE BACCATA proiektuko networking seminarioa egin zen.

Seminarioa baliagarri izan da LIFE BACCATA proiektuak sortutako informazioa hedatzeko sistema modura, eta baita interesa azaldu duten beste eragile eta erakunde batzuekin LIFE BACCATA proiektuko emaitza interesgarriak eta hura egikaritzean sortutako know-how adierazgarria bi norabidetan trukatzeko. Horri esker, LIFE BACCATA proiektuko emaitzak beste organismo nazional nahiz nazioarteko batzuei helarazi zaizkie eta, horrek, beste lurralde eta egoera batzuetan aplikatzea dakar eta, horrenbestez, proiektua errepikatzeko aukerak areagotzen lagundu du.

Seminarioan Espainia iparraldeko autonomia erkidego ezberdinetan (Galizia, Asturias, Euskadi, Nafarroa, Gaztela eta Leon, Katalunia) eta Portugalen (ICNF) Natura 2000 arloan eta basoaren kudeaketan eskumena duten administrazioetan banatutako 39 kidek, unibertsitateek, ikerketa-zentroek, gaiarekin lotutako ministerioetako organismoek, tokiko erakundeek eta, are, partikularren batek parte hartu dute. LIFE BACCATA proiektuko taldea oso pozik geratu da partaidetzarekin, izan ere, ekitaldiak entzuleen interesa piztu du, ziurrenera hizlarien eta aurkeztu diren proiektuen kalitateagatik.
 
Ekitaldia grabatu egin zen jarraian hura behatzeko eskuragarri dago, baina gure borondatez kanpoko arazo tekniko bat dela medio, lehendabiziko bi aurkezpenak ez ziren grabatu. Hori dela eta, aurkezpenen estekak uzten dizkizuegu beha ditzazuen. Barka eragozpenak.
- 9580* habitataren berrezarpenerako haginaren bilketa, biderkatzea, gordetzea eta landatzea. Javier Ferreiro, IBADER

- Taxus baccataren hedapen begetatiboa hormona bidezko teknika aurreratuen bidez ingurumen eta kontserbazio estrategia berri gisa. Eva Lozano-Milo, Esther Barreal eta Pedro Pablo Gallego, AgroBiotech for Health

-Hagina MFR modura Gaztela eta Leonen: oinarrizko materialak, haziaren bidezko landare ekoizpena eta kontserbazio bankua. Javier Tranque, Gaztela eta Leongo Junta.

- Pagoetako haginaren translokazioa Aralarren hagin multzoen konektagarritasuna sustatzeko. Javier Perez, HAZI Fundazioa.

- Haginaren ex situ kontserbazioa: haztegian hedatzea ondare begetal autoktonoa mantentzeko estrategia modura. Antonio Ferreira eta Laura Saloio, Instituto da Conservaçao da Naturaleza e das Florestas, ICNF.
 


Proiektuko hurrengo ekitaldia bihar, maiatzak 27, egingo da, “Iberiari Penintsulan haginaren (Taxus baccata) aniztasun genetiko egin eta hura kontserbatzeari” buruz eta seminarioaren gaian nahasita dauden eragile eta erakundeei nahiz publiko orokorrari dago zuzendua. Ekitaldiko informazio adierazgarria eta programa osoa eskuragarri daude hemen: Informazioa eta programa

Inscripciones: A través del siguiente formulario online: https://forms.gle/jY23uYprGkoHEkGf9


(Posteriormente a la inscripción y en una fecha cercana al inicio del seminario recibirán en su correo electrónico el enlace de asistencia online).