Basogintzako esku-hartzeak Fuentes Carrionas eta Fuente Cobre-Montaña Palentina (ES4140011) KBE eremuan, Palentziako probintzian

Palentziako mendietan hagin multzoen irudikapen garrantzitsua da ikusgai, Fuentes Carrionas eta Fuente Cobre-Montaña Palentina Natura Parkearen eta izen bereko Kontserbazio Bereziko Eremuaren (KBE) barnean. Parkeak pagoaren eta haritz kandugabearen baso masa handiak hartzen ditu ipurudi barrubigunekin batera, kota garai eta biluzienetako harkaiztietan. Eszenario horretan balio handiko zenbait hagin multzo aurki ditzakegu. Horien artean Tosandeko hagin multzoa nabarmendu behar da, eraketa bikaina eta Iberiar Penintsulako onenetakoa, non proiektu honen barnean oin bitxi ugari identifikatu eta katalogatu baitira.

Zonan badira beste hagin multzo batzuk ere, eta ez dira garrantzia gutxiagokoak. Horiek dira Ceseforrek (LIFE BACCATA proiektuko bazkidea) bultzatutako esku-hartzeen jomuga, betiere, Gaztela eta Leongo Juntak (hagin multzoak hartzen dituzten erabilera publikoko mendien kudeatzailea eta LIFE BACCATA proiektuko bazkidea) zonan duen Ingurumeneko Lurralde Sekzioko teknikariaren lankidetza eta aholkularitzarekin; kasu honetan, Palentziako probintziako Lurraldeko 3. Sekzioa eta, zehazki, "Goi Pisuerga" Baso Bailara.

Hagin multzo horiek pagoa dute lehiakide indartsu modura eta basoko belarjaleen presio handia jasaten dute, esate baterako, oreinarena. Horren ondorioz horien birsorkuntza urria da oso.
Palentziako hagin multzoen gainean hainbat presio badaude ere, duela hamarkada batetik atzera, baso kudeaketa hagin multzoak esku-hartze jakin batzuekin kontserbatzera bideratu da, orain burutzen diren lanetan ere gauzatzen direnak. Lanketa horiek dira bakantze selektiboak egin eta pagoaren oinetan eraztunak ipintzea, hagin multzoetatik datozen haziekin haginak eta gorostiak birpopulatzea eta landatutako unaden inguruan bazterketarako itxiturak ipintzea.

Urte honetako azken hilabeteotan, aldez aurretik LIFE BACCATA proiektuko prestakuntza Ekintzan, haginaren habitataren ezaugarriak atera eta diagnosia egitekoan, ezaugarritu diren unadetako bitan lekutzen diren pagoetan bakantze selektiboak egin eta eraztunak ipini dira. Bi unada horiek Ventanilla gunean kokatzen dira, Cervera de Pisuerga izeneko udal barrutian.

life-baccata_-palencia.pngPagoen bakantze selektiboaren nahiz espezie berean eraztunak ipintzearen helburua estratu nagusiaren (pagadia) zuhaitz dentsitatea murriztu eta hostotza horretan hutsuneak irekitzea da, haginaren birsorkuntza ikusteko oso garrantzitsuak direnak, azpi-zorura iristen den argi kopurua areagotzean. Gainera, zuhaizti helduaren garapen handiagoa sustatzen da dagoen konpetentzia mugatzean.

Esku-hartzea unekoa da. Hala, konpetentziaren eta argi eskasiaren ondorioz egonkortzearen edota ahultzearen sintomak ageri duten hagin oinen inguruan lekutzen diren pagoaren oinak soilik mozten dira eta bertan ipintzen dira eraztunak
“Kantauriar Mendilerroko hagin basoak Kontserbatu eta berrezarriz” LIFE proiektuaren helburua (LIFE BACCATA) Kantauriar Mendilerroan hagin multzoak kontserbatzen laguntzea da, eta horren adibide dira Palentziako mendian gauzatzen diren esku-hartzeak.