Azken txanpa Gastela eta Leoneko hagin multzoen kontserbaziorako jardunen jarraipenean

Amaitzear daude Gaztela eta Leoneko bazkideek, Gaztela eta Leongo Juntak eta Ceseforrek, Life Baccata proiektuaren barnean ezaugarritutako unada ugaritan kontserbazio eta hobekuntzarako jardunen jarraipena egiteko hasitako lanak.

Jarraipenerako lan horiek D1 ekintzaren barnean jasotzen dira. Ekintza hori bazkide guztiek burutu behar dute proiektuaren kontserbaziorako ekintzek 9580* habitataren gainean dituzten ondorioak ebaluatzeko eta, modu horretan, berrezarpenerako esku-hartzeen eraginkortasuna balioesteko, horri dagokionez erabakiak hartuz, eta aldaketak edo neurri berriak gauzatuz.

Jarraipen hori egiteko Bioma Forestal taldeko aditu taldeak A1 Ekintzan identifikatutako adierazleak erabiltzen dira: hazien ekoizpena, birsorpen motak, kalteak birsorpenean, baso dendro-dibertsitatea eta hagin populazioaren egiturazko dibertsitatea.

2021. urte honetan Leoneko Los Ancareseko, Leoneko Erdialdeko Mendiko eta Leongo zatian dauden Europako Mendietako, Palentziako mendialdeko hagin multzoen nahiz Burgoseko (Arceo, Monte Hijedo, etab.) hagin multzoen informazioa jaso da.

Halaber, 2017. urtean finkatutako partzela-sareko datuak jaso dira. Partzela horiek Gaztela eta Leoneko Kantauriar Mendilerroko Kontserbazio Bereziko 13 Eremutan banatuta daude eta fazies helduenean hagin multzoen dinamikaren ordezkagarritasuna balioetsiz hautatu ziren, zinez interesgarria horien kontserbazio-egoera balioesteko.