9580* habitataren berrezarpena amaitu da Galizian

9580* habitataren berrezarpena Riocereixako Esku Komuneko Auzo Mendian (Pedrafita do Cebreiro, Lugo), Os Ancares - O Courel (ES1120001) KBE eremuaren barnean, amaitu da. LIFE BACCATA proiektuak, C3 ekintzaren ondorioz, 15,4 hektarea 9580* erako espezieekin 15,4 hektarea birpopulatu ditu. Landatze hori C5 ekintzan gauzatutako azpiegitura-sarearekin osatu da, eta C2 ekintza amaitu ondotik prest geratu den gainazalaren gainean egin da, Pinus sylvestris espezie bakarreko masa baten gainean baso tratamenduak egitea ekarri duena. Erabilitako landarea LIFE BACCATA proiektuaren C1 ekintzaren ondorioz bildu eta hazi da.

foto-2_0.jpg
Basoberritze lanak TRAGSA sozietateak gauzatu ditu, LIFE BACCATA proiektuko onuradun kideak, proiektuko bazkide koordinatzailea den Campus Terrako (USC) IBADER institutuak ekoitzitako landareak erabiliz. Eskuz egin da landaketa, plantamon baten laguntzarekin, 2019ko udaberrian zehar C2 ekintza amaitzean egindako zulatze mekanizatuarekin zehaztutako puntuetan. Zuloak egitean birpopulatzean erabilitako espezieen garapen erradikular baterako egokiagoa den espazio bat izatea ahalbidetzen da, horiek hobeto finkatuz eta marrak izateko arriskua murriztuz.



Landatzea, hasiera batean, 2019ko urri osoan zehar egin da, adierazitako gunean guztira 13.000 landare erabiliz, negualdiko lehendabiziko elurteak iritsi aurretik hura amaitzea ahalbidetuz. IBADER-USC insititutuak neguaren hasieran eta 2020. urteko udaberriaren hastapenean landaketaren jarraipena egiteko lanetan zehar birpopulaketaren arrakasta nahiko handia izan dela egiaztatu da, izan ere, marren portzentajea aurreikusitakoa baino askoz txikiagoa izan da landare sailean. Edozein kasutan, C1 ekintzan jadanik landarea % 20an areagotzea aurreikusita zegoenez marrak berrezartzeko aukerari so behar beste landare egotea ziurtatzeko, ekintza 2020ko apirileko hirugarren astean gauzatu du TRAGSA sozietateak. Horrenbestez, helburu horretarako gordeak izan ziren 4.000 landareak erabili dira.

Guztira, birpopulaketan 9580* habitatean ohikoak diren espezieetako 17.000 landare baino gehiago baliatu dira, espezieen arabera horrela banatzen direnak:
Taxus baccata 4.600 landare
Betula pubescens 4.500 landare
Quercus petraea 3.600 landare
Fagus sylvatica 2.200 landare
Sorbus aucuparia 1.100 landare
Ilex aquifolium 800 landare
Corylus avellana 200 landare
Landare horiek guztiak IBADER-USC institutuak ekoitzi ditu tokiko jatorria duen (Riocereixa EKAM mendiari dagokiona) material genetikoa (hazia, ziriztatzea) erabiliz. Modu horretan, ekotipo bateragarri batzuk baliatzea bermatu da, kutsadura genetikoa gertatzea ekidinez.